XABIER MENDIZABAL
“Gure asmoa ez da izan adituez osaturiko hezkuntzaren behatoki tekniko bat sortzea. Ekimena irekiagoa da… Hau prozesu sozial eraldatzaile bat abian ezartzea da, dokumentu tekniko eta koherenteak egitetik haratago dagoena. Hezkuntza sistema iraunkor bat eraikitzeko ezin da eztabaida plano politikoan edo teknikoan bakarrik kokatu… Bestalde, erakundeetan ardurak dituztenak ere ez dira eztabaidan parte hartu beharko luketen bakarrak. Hiritarrei parte hartzeko aukera ere eman behar zaie… herrian dagoen jakinduria guztia jarri behar da horrelako prozesu bat elikatzeko eta bideratzeko.”
«Galdera da hiritarrok eta bereziki klase sozial ertainek zein eskola publikoa nahi dugun jakitea. Planteamendu hau interes pertsonaletatik haratago doan gaia da eta denon artean abordatu behar dugun erronka soziala.«
“Eskola publikoak bere printzipio ideologikoak indartu behar ditu bere desegituratze prozesuari aurre egiteko, eta gaurko gizarteari hobeto erantzuteko. Hezkuntzaren merkantilizazioak aldeak sortu ditu ez sareen artean bakarrik, baita eskola publikoen artean ere.”
ANA EIZAGIRRE
«Ekimena oraingoz Ehigen eta Heize elkarteekin sustatuta dago, baina irekiak gaude aldi berean lan egiteko edozeinekin…orain, populazio jaitsierarekin eta finantzaketa mahai gainean jarri dugunean, badago gizarte zati bat kapaz dena ez planteatzeko eztabaida, uste dutelako eztabaidarekin galtzen dutela.»
«Orain euskal hezkuntza sistemak, bere identitatea eta bere herrian kokatuta egon behar den sistemak, erantzun behar dio kohesio sozialari eta ekitateari.»
«Nik nabaritzen dut batzarretan, jendearekin hitz egiten duzunean, koadriletan… jendea aldaketaren alde dagoela.»
Gure hezkuntza eztabaidak kontsumismo aktibistaz elikatzen dira askotan. Gutxitan aurkitzen ditugu hezkuntza eragileen gogoeta lasaiak, sakonak eta irekiak, ez bakarrik beretarren kontsumorako. Ekarpen horietako bat egin berri dute HEIZE eta EHIGE elkarteek «Euskal Eskola Publikoa, gaur, bihar» dokumentuaren bidez. Talde lana izan dela ahaztu gabe, Ana Eizagirreri eta Xabier Mendizabali ekoizpen honen amatasuna eta aitatasuna egotzi ahal zaie inor mindu gabe. Horregatik oraingo abagunea eurekin patxadaz solasteko une egokia iruditu zait. Batzuetan topaketa batera helburu batekin zoaz eta beste fruitu hobe batekin ateratzen zara. Hala gertatu zait Ana eta Xabierrekin izandako elkarrizketa honetan. Dokumentuaren alderdiak aztertu nahi izan nituen, baina azkenean gehiago hitz egin dugu prozesuez eta aktoreez. Uste dut merezi izan duela elkarrizketatuek ni eramaten uztea. Hemen eskaintzen dut elkarrizketa luze hau. Azkeneraino irakurtzen duena ez da damutuko. Sigue leyendo